Greba orokorra antolatzeko asanblada deitu dute sindikatuek Azkoitian

Ane Olaizola 2026ko otsailaren 7a

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra egingo dute martxoaren 17an Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko. Haien arabera, "testuinguru oso gogor eta arriskutsu batean" egin dute horiek deialdia, eta horrek berak bihurtzen du "ezinbesteko" greba bera zein gizarte aktibazio "zabala". Greba prestatzeko, asanblada egingo dute Azkoitian, hilaren 11n.

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek deituta, greba orokorra egingo dute martxoaren 17an Hego Euskal Herrian, 1.500 euroko lanbide arteko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko. Sindikatuen arabera, "testuinguru oso gogor eta arriskutsu batean" egiten dute deialdia, eta horrek berak bihurtzen du "ezinbesteko" greba bera zein gizarte aktibazio zabala. Hain zuzen, greba antolatzeko hainbat asanblada antolatu dituzte datozen egunetarako. Azkoitian, otsailaren 11n bilduko dira, 18:30ean, Elkarguneko Floreaga gelan.

"Hego Euskal Herriko gobernuek, eta bereziki EAJ, PSE-EE eta PSNk, pobretze eta prekarizazioaren aurrean, egoerari aurre egin eta bizi baldintzak hobetzeko alternatibak eraikitzeko ekimenak eztabaidara onartu ere ez dituzte egin", esan dute sindikatuek, eta horren adibidetzat jo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bertan "erabakitzeko sindikatuon proposamena blokeatu" izana. "Legebiltzarrak 138.495 sinadurek babestutako Herri Ekimen Legegilea eztabaidara ere ez dute onartu EAJ, PSE-EE, PP eta Voxek horrela erabakita". Era berean, gaineratu dute Gasteizko Legebiltzarrak atzera bota zuela gutxieneko pentsioa osatu eta LGSaren parekoa izan dadin 145.142 sinaduren babesa jaso zuen lege proposamena.

Hori horrela izanda, deitzaileen ustez greba orokorra da "bide bakarra" langileen eskubideak lortu ahal izateko. Horregatik, eta martxoaren 17ko greba orokorra antolatzeko, talde eta norbanako guztiak gonbidatu dituzte herriz herri antolatu dituzten asanbladetara. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide