Floreaga auzoaren goialdean dagoen baso eremua berreskuratu eta naturgunea sortuko du udalak, aldundiaren Azpiegitura Berdea Sarea laguntza-programari esker. Horren barruan, urmaela sortuko du erakundeak, eta auzolanean ekin zieten atzo lanei. Izan ere, udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarlanean Floreagan urmael didaktikoa sortzeko auzolanerako deia egin zuten atzorako Hezeguneen Nazioarteko Egunaren harira, eta hainbat herritar izan ziren erantzun zutenak. Askotariko lanabesekin jardun zuten hainbat haur zein helduk urmaela izango dena sortzen, 17:00etatik aurrera.
Auzolanaren aurretik, baina, ikasleak aritu ziren herenegun urmaela eraikitzeko lanak aurreratzen.