Inauteriak 2026

Autobus zerbitzu bereziak jarriko dituzte Azpeitiko inauterietatik bueltatzeko

Mailo Oiarzabal 2026ko otsailaren 7a

Autobus bat gauez, Loiolako Inazioren etorbidean. (La Guipuzcoana)

Igandetik astelehenerako gauean, Zumaia-Zumarraga eta Zumaia-Azkoitia lineak indartuko ditu Lurraldebusek. Astelehenetik astearterakoan, berriz, lau zerbitzu berezi egongo dira Azpeititik Azkoitira itzultzeko.

Azpeitiko karnabalak direla-eta autobus zerbitzuak indartuko ditu Lurraldebusek. Hain zuzen ere, Jai Karnabalean (otsailak 15) eta Astelehen Karnabalean (otsailak 16) inguruko herrietatik Azpeitira jaietaz gozatzera joan nahi dutenekin pentsatuta jarriko dituzte zerbitzu bereziak. Igandetik astelehenerako gauean, Zumaia-Zumarraga eta Zumaia-Azkoitia lineak indartuko ditu Lurraldebusek. Astelehenetik astearterakoan, berriz, zerbitzu bereziak egongo dira Azpeititik Azkoitira, Errezilera eta Zumaiara joateko.

Hona hemen, aipatutako bi datetan Azkoitiari eragingo dioten autobus zerbitzu bereziak:

Jai Karnabaletik Astelehen Karnabalerako gaua (otsailaren 15etik 16rakoa)

  • UK46G gaueko linea (Zumaia-Azkoitia), zerbitzu bereziak:
    • Zumaiatik 23:20an irtenda, Iraetan (23:30), Zestoan (23:35), Azpeitiko anbulatorioan (23:45), Loiolan (23:50), Azkoitiko Julio Urkijo kalean (23:55) eta Altzibarren (0:00) egingo ditu geldialdiak.
    • Zumaiatik 0:45ean irtenda, Iraetan (00:55), Zestoan (01:00), Azpeitiko anbulatorioan (01:10), Loiolan (01:15), Azkoitiko Julio Urkijo kalean (01:20) eta Altzibarren (01:25) egingo ditu geldialdiak.
    • Azkoititik Zumaiarako bidean, 00:00etan irtengo da zerbitzu berezia Altzibartik.

Astelehen Karnabaletik Astearte Karnabalerako gaua (otsailaren 16tik 17rakoa)

  • Azpeititik Azkoitira, lau zerbitzu: 00:10ean, 01:30ean, 03:30ean eta 05:30ean irtengo dira autobusak anbulatorio aurreko geltokitik.

Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900-30 03 40 telefonoan ere kontsultatu daitezke.

Zerbitzu berezion berri ematerakoan, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Dominguezek azaldu du "horrelako jaietan garraio publikoa indartzeak segurtasun plus oso garrantzitsua" dakarrela, batez ere gazteenentzat"; era berean, azpimarratu du "garrantzitsua" dela "udalerri txikiek kalitatezko garraio publikoko zerbitzua izatea, desberdintasunak murriztea, biztanleen bizi kalitatea hobetzea ahalbidetzen baitu".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide