Makila eskuan eta zapia soinean, ikastetxeetako kideak santa eskean ibili dira gaur goizean, Santa Ageda bezperan. Usadioari jarraituz, koplak kantari aritu dira herriko txokoetan haur eta helduak, eta asko izan dira abestiak entzutera geratu direnak.
Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko, Azkoitia BHIko eta Bizilore Eskola Aktiboko ikasle zein irakasleek ospatu dute Santa Ageda bezpera, eta bakoitzak bere bidetik, kalez kale zein baserriz baserri ibili dira eskean. Horrez gain, udaletxea eta San Jose adinekoen egoitza ere girotu dituzte Azkoitia BHIkoek.
Arratsaldean, bestalde, Floreagako ikasleak zein gurasoak arituko dira herrian kantuan.
(Argazkiak: Ane Olaizola eta Azkoitiko Udala)