AEK-k Korrikako arropa salduko du larunbatean

Ane Olaizola

AEK-ko kideak 11:00etatik 13:00etara egongo dira arropa saltzen, eliz atarian. Aurten, petoak aurrez eskuratu behar direla azaldu dute antolatzaileek. 

Azkoitiko AEK-k 24. Korrikako arropa saltzeko postua jarriko du datorren larunbatean, hilaren, 7an, eliz atarian. 11:00etan jarriko dute mahaia, eta herritarrek 13:00etara artean izango dute arropa zein bestelako produktuak erosteko aukera. Hain zuzen, euskaltegiko kideek azpimarratu dute petoak erosi nahi dituztenek aurrez erosi beharko dituztela, aurten ez delako izango Korrikaren egunetan petoak saldu ohi zituen furgonetarik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide