Igeriketa txapelketa bat tarteko, zapatu arratsaldean ezingo da erabili Elkarguneko igerilekua

Andoni Elduaien

Elkarguneko igerilekua. (Elkargunea)

Kimuen edo alebinen mailako igeriketa jardunaldia dela eta, zapatuan ezingo da erabili Elkarguneko igerilekua 14:00etatik 20:00etara bitartean.

Elkarguneko igerilekuak ezingo dira erabili datorren zapatuan. Zubiaurre igeriketa klubak antolatutako kimuen txapelketa dela eta, etzi arratsaldean ezingo dute Elkarguneko erabiltzaileek zerbitzuaz gozatu. Hori hala, 14:00etatik 20:00etara bitartean itxiko dute igerilekua. Zapatuan ez ezik, martxoaren 7an ere itxita egongo da igerilekua ordu tarte horretan, benjaminen igeriketa lehiaketa dela eta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide