Martxoaren 17ko greba orokorra prestatzen segitzeko bigarren batzar irekia egingo dute bihar

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 18a

Greba deialdia ofizialki erregistratu zuten sindikatuek martxoaren 17rako. (LAB)

Gutxieneko soldata propioaren alde egiteko, Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorra du deituta martxoaren 17rako. Greba orokor hori prestatzen jarraitzeko bigarren batzar irekia egingo dute bihar, Elkargunean. 

Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa ezartzearen alde, greba orokorra dute deituta martxoaren 17rako ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek. Gutxieneko soldata 1.500 eurora igotzea, eta orain artekotik kopuru horretara arteko diferentzia Hego Euskal Herriko gobernuek jartzea eskatzeko egin dute greba deialdia. 

LGS hemen erabaki leloarekin hartuko dituzte langileek Euskal Herriko hiriak eta herriak datorren hilaren 17an, eta egun horri begira, Azkoitiko greba batzordeak bigarren batzar irekia deitu datorren biharko, otsailak 19. Greba deialdiari buruzko azalpenak eta egun horren aurretik nahiz egunean egin beharrekoez hitz egiteko elkartuko dira. Elkarguneko Floreaga aretoan egingo dute batzarra, 18:30ean hasita. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide