Haurrentzako Frankie y los monstruos eta helduentzako Hamnet nahiz Ciudad sin sueño filmak emango dituzte datozen egunetan, Baztartxo antzokian. Haurrentzako filma igandeko 17:00etan emango dute; Hamnet filma zapatuko nahiz igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan; eta Ciudad sin sueño filmaren zineforum saioa astearteko 20:00etan izango da.
Haurrentzako Frankie y los monstruos filmak Frankieren kontuak aurkeztuko ditu. Frankie da laborategia den gaztelu bateko irakasle baten lehen sorkuntza. Irakasleak ez du arreta handiegirik jarriko Frankierengan, baina herrira iritsiko den ikuskizun batek dena aldatuko du. Ikuskizuna ikustera jendea erakar dezaten, hainbat eginkizun aginduko dizkio ikuskizunaren jabeak Frankieri.
William Shakespeareren emazte Agnesen istorioa kontatzen du, bestalde, Hamnet filmak. Haren bizitzan familia tragedia bat sartu den garaian, hura gainditzeko borroka betean arituko da Agnes. Shakespeareren lanik ezagunenetako eta garrantzitsuenetako baten, Hamlet obran, oinarritu dute film berri hau.
Zinetogram taldeak antolatutako datorren asteko zineforum saioan, berriz, Ciudad sin sueño filma erakutsiko dute. Toni, 15 urteko mutil ijitoa, Europako kokaleku irregular handienean bizi da, Madril kanpoaldean. Txatar-biltzaile familia bateko kide izateaz harro, aitonari jarraitzen dio Tonik. Haien bizilekuaren inguruko partzelak eraisten hasiak diren arren, aitonak uko egingo dio handik alde egiteari. Elektrizitaterik gabeko gau ilunetan bere haurtzaroko elezaharrek bizia hartzen duten bitartean, Tonik aukeratu egin beharko du: etorkizun zalantzagarriari aurre egin edo desagertzen ari den munduari eutsi.