Eguraldi makurrari aurre eginez lotu dituzte mendizaleek Zestoa, Santa Engrazia eta Sañoa

Andoni Elduaien 2026ko otsailaren 2a

Egitasmoaren barruko lehen irteera izan zen zapatukoa. (Anaitasuna mendi bazkuna)

15,5 kilometroko ibilaldia egin zuten mendizaleek Zestoa, Santa Engraziko ermita eta Sañoa lotzeko. Giro txarrak eragin bazuen ere, lagunarte ederrean egin zuten ibilaldia parte hartzaileek.

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruko urteko lehen irteera egin zuten herenegun, zapatua. Eguraldi makurra eginagatik ere, hainbat lagunek parte hartu zuten ibilaldian. 

Hain zuzen, Zestoatik Santa Engaziako ermitara, eta handik Sañoara egin zuten bidea mendizaleek. Euria, haizea eta hotza gutxi ez, eta 15,5 kilometroko ibilaldiari egin behar izan zioten aurre herritarrek. Nolanahi ere, umorerik galdu gabe lotu zituzten aurreikusitako puntu guztiak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide