Musika bandak kontzertua eskainiko du igandean Baztartxon

Andoni Elduaien

Musika bandak Baztartxon eskainiko du urteko aurreneko kontzertua. (Andoni elduaien)

12:30an hasiko da musika bandaren emanaldia, Baztartxo antzokian. Askotariko abestiak eskainiko dituzte musikariek han, eta herritarrek doan gozatu ahal izango dute ikuskizunaz.

Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du etzi, igandea, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasiko da emanaldia, eta herritarrek askotariko abestiak entzuteko aukera izango dute. Guztira, bost abesti eskainiko dituzte musika bandako musikariek. 

Hain zuzen, Mi amargura izeneko abestiarekin hasiko dute musika bandako kideek emanaldia; Victory, The story of Anne Frank, The bells os Nostre Dame eta Children of Sanchez entzun ahal izango dira gero. Hona hemen igandeko kontzertuko egitaraua:

  • Mi amargura (Victor M. Ferrer).
  • Victory (Jan de Haan).
  • The story of Anne Frank (Otto M. Schwarz).
  • The bells os Notre Dame arr. (André Waignein).
  • Children of Sanchez (Chuck Mangione).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide