24. Korrika martxoaren 28an iritsiko da Azkoitira, eta egitasmoa behar bezala atera dadin, buru-belarri ari da lanean Korrika batzordea. Hain zuzen, taldeak azaldu du, aurten Korrika herritik larunbat arratsaldez igarotzen denez, "indar gehien" egun horretarako egiten ari direla, Korrika Kulturalaren barruan aurrez ere ekintzak izango diren arren. Martxoaren 28rako egitaraua prestatzen ari da batzordea, eta lanerako boluntarioak behar dituztela azaldu du.
Horretarako, inprimaki bat prestatu dute, Korrika igarotzen den egunean lan egiteko prest daudenek bete dezaten. Modu horretara ez ezik, AEKra joanda edo hango telefono zenbakira (943-15 10 89) deituta ere eman daiteke izena.