Odol ateraldiak egingo dituzte astelehenean Elkargunean

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 31

Pertsona bat odola ematen. (Anartz Izagirre)

Astelehenean, arratsaldean egingo dituzte odol ateraldiak Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Osakidetzak odola emateko deia egin die herritarrei, odol erreserbak maila baxuan daudela eta.

Etzi, astelehena, odol ateraldiak egingo dituzte, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Datorren hileko aurreneko hitzordua izango da astelehenekoa, eta orduan arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era, hain zuzen.

Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko ordezkariak hasita daude herritarrei astelehenerako hitzorduak ematen. Emaile izan nahi dutenek edo odol ateraldien funtzionamendua zein den hobeto ezagutu nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Osakidetzak odola emateko deia egin die herritarrei, odol mota ia guztien erreserbak maila baxuan baitaude. 

Urtarrilaren 12an egin zituzten 2026. urteko lehen odol ateraldiak, eta orduan, 90 odol poltsa bildu zituzten elkartekoek. Datorren asteleheneko hitzorduaren ondoren, hurrengo odol ateraldiak otsailaren 23an egingo dituzte. Egun horretan ere arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 16:30etik 20:30era, alegia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide