'Irabazi arte' telesailaren eta 'Ídolos' filmaren emanaldiekin irekiko du Baztartxok otsaila

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 28a

'Ídolos' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Baztartxo antzokiko arduradunek datorren hileko filmen berri eman dute. Helduentzako Ídolos filma eta haurrentzako Irabazi arte telesaila izango dira ikusgai lehen asteburuan.

Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dituzte datorren hilean herrian ikusi ahal izango diren hamar filmetatik bederatzi zein izango diren. Askotariko generoetako filmak ikusteko aukera izango da otsailean zehar ere; izan ere, guztira, hamar film emango dituzte han, helduentzako sei eta haurrentzako lau.

Datorren igandean eta astelehenean, helduentzako Ídolos filma eta haurrentzako Irabazi arte telesaila izango dira aukeran. Igandean, 17:00etan hasita, Irabazi arte telesailaren denboraldi berriaren lehen atala emango dute Baztartxon. Igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00etan emango dute, bestalde, Ídolos filma. 

Hona hemen otsailean Baztartxon ikusi ahal izango diren filmen egutegia: 

  • Otsailak 1: Irabazi arte telesaila. 
  • Otsailak 1 eta 2: Ídolos filma. 
  • Otsailak 8: haurrentzako Frankie y los monstruos filma. 
  • Otsailak 8 eta 9: Hamnet filma.  
  • Otsailak 10: Ciudad sin sueño filmaren zineforuma. 
  • Otsailak 15: haurrentzako La leyenda de Ochi filma. 
  • Otsailak 15 eta 16: Aída y vuelta filma.
  • Otsailak 22: haurrentzako Evolution filma. 
  • Otsailak 22 eta 23: Tres adioses filma. 
  • Otsailak 24: oraindik ez dute jakinarazi zineforumaren filma. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide