Olaia Inziartek 'Zerrautsa' diskoa aurkeztuko du bihar Baztartxon

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 30a

Olaia Inziarte abeslaria. (Utzitakoa)

Bere ibilbideko bigarren diskoa den Zerrautsa bilduma aurkeztuko du Inziartek bihar, Baztartxon. Jende ugari bilduko da haren emanaldia ikusteko, baina oraindik eskuratu daitezke kontzerturako sarrerak.

Olaia Inziarte abeslari eta kantugile nafarrak kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Baztartxo antzokian (19:00). Bere ibilbideko bigarren diskoa den Zerrautsa bilduma aurkeztuko du hark azkoitiarren aurrean. Sarrerak jada eskuragarri daude Entradium atarian; 12 eta 15 euro artean eskuratu daitezke horiek. 

2022. urtean hasi zuen Inziartek bakarkako ibilbidea Lehengo Lepotikan Burua (2022) diskoarekin; folk zantzuak eta elektronika nahastuta, giro intimoa eta gertukoa eraiki zuen Inziartek bere lehen lanean. Disko horrekin, gainera, euskarazko disko onenaren izendapena jaso zuen Min sarietan.

Iaz kaleratu zituen nafarrak bere ibilbideko bigarren lanak: Zerrautsa bilduma eta Zura EPa kaleratu ditu. Zerrautsa bigarren diskoak artistaren barne-mundu biszerala arakatzen du. Horretarako, errautsa bezalako elementuak hartu ditu sinbolo gisa: sortze prozesuaren hondar gisa ikusia izan arren, ezinbestekoa da forma emateko. Diskoa barrua bilatzeko bidean egindako bidaia da, zaurgarritasunaren eta emozio gordinen bidez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide