Presoen eskubideen aldeko urteko lehen elkarretaratzea egingo du bihar Sare Herritarrak

Andoni Elduaien

Azaroan plazan egindako elkarretaratzeko irudia. (Sare Herritarra)

Ohi bezala, 19:30ean egingo dute bilkura herriko plazan. Deialdiarekin bat egiteko eskatu dute Sare Herritarreko kideek.

Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar, ostirala. Ohi bezala, 19:30ean elkartuko dira plazan, eta herritarrei dei egin diete bertan parte hartzeko. Abenduaren 31n Azkoitian eta urtarrilaren 10ean Bilbon egindako manifestazioen ondotik, urteko lehen kontzentrazioa egingo du bihar Sare Herritarrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide