Azkoitiko Korrika batzordeak 24. Korrika prestatzen jarraitzeko bilera irekia egingo du etzi, asteazkena, Elkarguneko Altzibar aretoan. 19:00etan hasiko da batzarra, eta hilaren 21ean eratu zuten batzorde iraunkorra jarriko dute orduan martxan.
Korrikaren bueltan suerta daitezkeen ekintzetan laguntzeko prest agertu diren eragileek eta herritarrek osatuko dute batzorde hori. Martxoaren 28ra bitartean egin beharreko lanketaz hausnartzeko eta hura martxan jartzeko izango da etziko bilera.