Euskara Indarberritzeko eta Euskaldunak Ahalduntzeko Plana lantzeko bildu dira beste behin

Ane Olaizola 2026ko urtarrilaren 22a

Bilerako parte hartzaileak, atzo. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak eta Euskara Mahaiak sustatuta, Azkoitiko Udaleko Euskara Indarberritzeko eta Euskaldunak Ahalduntzeko Planaren parte hartze prozesuaren barruko bilera egin zuten atzo Elkargunean. 

Azkoitiko Udaleko Euskara Indarberritzeko eta Euskaldunak Ahalduntzeko Planaren parte hartze prozesuaren barruan, hura osatzeko bigarren eta azken bilera egin zuten atzo Elkargunean, erakundeak zein Euskara Mahaiak sustatuta. Datozen urteetako bide orria zehazteko beren alea jartzeko, hain zuzen, hainbat eragilek zein norbanakok parte hartu zuten atzoko saioan. 

Eusko Jaurlaritzak 2024an onartu zuen Aroa. Euskara indarberritzeko eta euskaldunok ahalduntzeko marko estrategikoa, eta horrenbestez, udaleko Euskara sailek marko horretara egokitu beharko dute datozen urteetan, euskararen normalizazioan hark ezarritako irizpideak jarraitu behar dituelako. Hori hala izanda, osatzen ari diren planak orain arte indarrean zegoen Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) ordezkatuko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide