'La Mala Costumbre' eleberria jorratuko du Itaiak irakurle taldearen hurrengo saioan

Ane Olaizola 2026ko urtarrilaren 22a

Itaiaren irakurle taldea, aurreko hitzordu batean. (Itaia)

Otsailaren 14an izango da Itaiaren irakurle taldearen hurrengo saioa, eta Kultur Etxeko areto nagusian elkartuko dira gosari baten bueltan, liburuko gaiak hizpide izanda, emakume langileen "egungo kezkei, interesei eta zalantzei" buruz hitz egiteko asmoz. 

Itaia emakumeen antolakunde sozialistak sortutako irakurle taldeak datorren hitzordua iragarri du: otsailaren 14an, larunbatez, elkartuko dira, eta Alana S. Porterok idatzitako La mala costumbre (Seix Barral) eleberria jorratuko dute irakurleek saio horretan. Kultur Etxeko areto nagusian bilduko dira, 11:00etan. 

XX. mende amaieran Madrilgo auzo batean girotutako istorioak askotariko gaiak jorratzen ditu azaldu du taldeak, hala nola Franco hil ondorengo trantsizio garaia, transexualitatea, errepresioa, beldurra, generoa eta langile klaseko auzoak. 
 
Itaiaren arabera, irakurle taldearen saioen helburua da, liburuko gaiak hizpide izanda, emakume langileen "egungo kezkei, interesei eta zalantzei" buruz hitz egitea zein "eztabaida politikoa sortzeko espazio seguru bat" sortzea da; izan ere, taldeak oso garrantzitsutzat jo du halako espazioak egotea. Era berean, azaldu du saioa informala izango dela, kafe eta gosari baten bueltan arituko baitira hizketan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide