Astelehen arratsaldetik astearte gauera itxita egongo da Aizkibel kaleko aparkalekua. Joseba jatetxearen aurreko aparkalekua ez da erabilgarri izango Parrokiaren teilatua konpontzeko lanak egin behar dituztelako. Hain zuzen ere, lanok egiteko garabi handi bat muntatu behar dute, eta aparkalekua erabiliko dute muntaketetarako.
Gainera, ibilgailuentzat itxita egongo da Inazio Iriarte Margolaria kalea, Balda plazaren parean, eta Zuazola kalean –Xabier Munibe ikastolaren ondoko biribilgunean– ere itxi egingo dute ibilgailuentzako pasabidea.
Asteartean 09:15 aldean hasiko dira lanekin, ikastetxeetako sarrera ordua igaro ostean, ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko.