Herrixen elkarteak banatu ditu Erregetako zozketako sariak

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 14a

Larramendi Jauregi dendan, Avia gasolindegian eta Oroz hortz klinikan egokitu dira aurtengo sariak. Hiru irabazleek 500 euroko erosketa bonu bana irabazi dute.  

Herrixen merkatari elkarteak gaur, asteazkena, banatu ditu Erregetako zozketako sariak. Gabonetan herriko dendetan erosketak egin dituzten herritarren artean 500 euroko hiru sari zozkatu zituen astelehenean elkarteak, eta horiek Larramendi Jauregi dendan, Avia gasolindegian eta Oroz hortz klinikan egokitu ziren. 

Merkatari elkarteak gaur banatu dizkie hiru irabazleei 500 euroko erosketa bonuak. Aitor Aranbarrik irabazi du Larramendi Jauregi saltokiko bonua, Anuxka Palomarrek gasolindegikoa eta Julen Aramendik Oroz hortz klinikakoa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide