Sahatsak 50. urteurreneko ekintzak aurkeztuko ditu hilaren 23an

Andoni Elduaien

Sahatsako dantzariak, ikuskizun baten emanaldian. (Nerea Uranga)

Dantza taldeak Azkoitiko Baztartxo antzokian duen entsegu aretoan egingo dute aurkezpen bilera. Taldearen egungo kideak eta inoiz dantzan aritutakoak deitu ditu bilerara.

Sahatsa dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du 2026an. Aurtengo urtean egin nahi dituzten ekintzen berri emateko, aurkezpen bilera egingo du dantza taldeak hilaren 23an, ostiralez, Azkoitiko Baztartxo antzokian duen entsegu aretoan. 18:45ean hasiko dute Sahatsakoek aurkezpena. 

Urteurreneko ekintzekiko interesa izan dezaketen herritarrei eta horietan parte hartzea nahiko luketen Sahatsako egungo nahiz iraganeko kide guztiei egin die deia Sahatsak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide