Azkoitiko Korrika batzordeak 24. Korrikaren etorrera prestatzeko bilera egingo du asteazkenean

Andoni Elduaien

23. Korrika prestatzeko Azkoitiko batzordeak 2024an egindako bilera. (Azkoitiko AEK)

Elkarguneko Intsausti aretoan egingo dute euskararen aldeko egitasmoaz informazioa emateko lehen bilera. Hain justu, lekuko hartzeetan izango den irizpide aldaketaren berri eman nahi dute batzarrean. Herriko talde eragile guztiak deitu dituzte bilerara.

Azkoitiko Korrika batzordeak datorren asteazkenean, urtarrilak 21, 24. Korrikari buruzko informazioa eskaintzeko bilera irekia egingo du Elkarguneko Intsausti aretoan. 20:00etan hasiko da batzarra, eta bertan, Korrikak Azkoitian egingo duen ibilbideaz eta ordura bitartean egin beharreko kontuez azalpenak emango dituzte Korrika batzordeko arduradunek. 

Hain justu, Azkoitiko herri eragileei dei egin die Korrika batzordeak; izan ere, zatien lekuko hartzeetan "irizpide aldaketak" izango direla aurreratu dute haiek, eta kontu hori "ondo azaltzea" nahi dute. Lekuko hartzeaz gain, aurrera begira batzorde iraunkor bat osatzea ere bada batzorde horren helburua, eta beraz, Korrikaren bueltan suerta daitezkeen ekintzetan laguntzeko prest dauden herritarrei ere luzatu diete deialdia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide