Anaitasuna futbol taldearen Erregetako zozketak badu irabazlea. 06.703 zenbakia izan da 2026. urteko Errege Eguneko zozketaren zenbaki irabazlea, eta Jaione Labandibarri egokitu zaio saria. Hark eskuratu du herriko futbol taldeak urtero egin ohi duen zozketaren aurtengo saria. Hain zuzen, askotariko produktuekin osatutako sorta bat eta 1.200 euro irabazi ditu Labandibarrek.
Azken asteetan Rural Kutxak Plazaberrin duen egoitzaren erakusleihoan egon da 1.200 euroko balioa duen produktu sorta ikusgai. Irabazleak atzo, astelehena, jaso zuen saria banketxe horren atarian, Ibon Osinalde Anaitasunako presidentearen eskutik.