Mundua "guztiena" dela aldarrikatuko dute urte berriko lehen Isilune Zirkuluan

Ane Olaizola

Joan den abenduko elkarretaratzea. (Azkoitiko Parrokia)

Etzi urtarrileko hirugarren osteguna izanik, elkarretaratzea egingo dute plazan, Mundua guztiona da, ez gutxi batzuena lelopean.

Hasi berri den urtean ere Isilune Zirkuluak egiten jarraituko dute herritarrek hileko hirugarren ostegunetan, hainbat gizarte arazo gaitzetsi eta horien aurrean elkartasuna adierazteko asmoz. Etzi izango da urtarrilekoa, eta Parrokiak antolatuko du —zenbait eragilek txandaka prestatzen dute hilero—; Mundua guztiona da, ez gutxi batzuena lelopean elkartuko dira oraingoan herritarrak, eta ohi bezala, ordu laurdeneko elkarretaratzea egingo dute horiek borobilean, 20:00etan hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide