Mintzalagunen bidelagun izan nahi dutenentzako izen ematea ireki du AEK-k

Nerea Uranga

Iazko Mintzalagun programakoak. (Azkoitiko AEK)

Euskaldun berriei euskara praktikatzen laguntzea izango da bidelagunen egitekoa, eta Azkoitian mintza taldeak aktibatzeko bidelagunen beharra ezinbestekoa dute.

Mintzalagun egitasmoan parte hartu nahi duten euskaldun berrien edota bidelarien izenak jasota dituzte dagoeneko. Orain, baina, bidelagunen (euskaldun zaharren) izena emateko epea ireki dute Azkoitiko Udalak eta AEK euskaltegiak. 

Hain zuzen ere, bidelagunen egitekoa euskaraz praktikatu nahi dutenei horretan laguntzea izango da, eta Azkoitiko Mintzalagun programan mintza taldeak aktibatzeko edota martxan jartzeko bidelagunen beharra dute. AEK euskaltegikoek adierazi dutenez, bidelagun izanda, lagunak egiteaz gainera, sariak jasotzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek.

Bidelagun izan nahi dutenek whatsapp mezua bidali beharko dute  607 61 26 97 zenbakira edota izena eman beharko dute https://praktikatu.eus/blog/azkoitia/ webgunearen bidez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide