Anaitasuna mendi bazkunaren alpinismo ikastaroan hainbat lagun trebatu dira

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 12a

Alpinismoan beharrezkoak diren zenbait teknika ikasi zituzten Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako ikastaroan. Hogei lagun baino gehiago elkartu ziren Izaban (Nafarroa).

Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, alpinismo ikastaroa egin dute asteburuan herriko hainbat lagunek. Hogei lagunetik gora elkartu ziren herriko mendi taldeak astebururako antolatutako irteeran. Eguraldi txarrak baldintzatuta, Izabako (Nafarroa) pilotalekuan hainbat tailer egin behar izan zituzten zapatuan.

Ordea, igandean, Izabako Belagua ibarraren albora jo zuten mendizaleek, eta han askotariko teknikak egiten ikasi zuten haiek. Besteak beste, korapiloak egiten, sokekin laguna aseguratzen, rappela egiten eta elurraren egonkortasuna ziurtatzeko katak egiten ikasi zuten mendizaleek. Era berean, elur-jausi baten aurrean egin beharreko erreskate simulakroa gauzatu zuten parte hartzaileek, eta ohatila bat sortzen ere ikasi zuten.

(Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide