Beristainek 'Kantauri' dokumentalerako sortutako soinu bandak MundoBSO sarietako bat jaso du

Ane Olaizola

'Kantauri' dokumentalaren aurkezpena, iaz. Ezkerretik hirugarrena, Joseba Beristain. (GFA)

Iaz estreinatutako Kantauri dokumentalak soinu banda onenaren saria jaso du XXV. MundoBSO sarietan. Joseba Beristainen jatorrizko musikak girotzen du lana. 

Kantauri dokumentalak soinu banda onenaren saria jaso du XXV. MundoBSO sarietan. Joseba Beristain konposatzailea da soinu banda horren sortzailea; hau da, haren jatorrizko musikak girotzen du dokumentala, baina hark ez ezik, Bratislavako orkestrak zein koruak eta Zea Mayseko abeslari Aiora Renteriak ere parte hartu zuten dokumentalaren musikaren alorrean.
 

Xabier Minak eta Isaias Cruzek zuzendutako dokumentala da Kantauri. Iazko martxoan estreinatu zuten ikus-entzunezkoa Gnat Zinema Gipuzkoako natura eta ingurumen zinemaren erakusketan, eta lanak itsasoko biodibertsitatea eta haren aberastasuna azaleratzen ditu, kalitate handiko itsaspeko irudien eta narratiba poetikoaren bidez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide