Herrixen merkatari elkarteak Erregetako zozketa izan du abian azken asteetan, baina, gaur, ostirala, egin du zozketa. Azken asteetan herriko dendetan erosketak egin dituzten herritar guztien artean 500 euroko hiru sari zozkatu ditu.
Kanpaina amaituta, elkarteak zozketa gaur egin du, eta honako saltoki hauetan egokitu dira sariak: Larramendi Jauregi dendan, Avia gasolindegia eta Oroz hortz klinikan. Aitor Aranbarrik irabazi du Larramendi Jauregi dendako bonua, Anuxka Palomarrek gasolindegikoa eta Julen Aramendik Oroz hortz klinikakoa. Elkarteak datorren astean banatuko ditu sariak.