Isabel Martinek 100 urte bete ditu gaur, urtarrilak 8, eta Azkoitiko herriaren izenean, hura zoriondu du goizean Ana Azkoitia alkateak. Eskultura bat eta lore sorta eman dizkio alkateak Martini, eta hark ilusioz" eta "esker onez" jaso ditu oroigarriak.
Quintana de la Serenan (Extremadura, Espainia) jaio zen Martin, baina 1961. urtean Azkoitian jarri ziren bizitzen. Egun Zestoako San Juan egoitzan bizi bada ere, 1961. urtetik duela gutxira arte bizi izan da hura Azkoitian. Juan Maria Murillo senarrarekin eta ordurako jaioak ziren beste lau seme-alabekin batera iritsi zen hura Azkoitira, eta gerora, beste lau seme-alaba izan zituzten.
Familia guztia Martinen 100. urtebetetze eguna ospatzen ari da gaur, baita Zestoako San Juan egoitzako egoiliarrak eta arduradunak ere.