Gutuna

Eskerrik asko, Xeye atletismo taldea!

Urolako AEK 2026ko urtarrilaren 8a

Azkoitiko AEK-ko ordezkariak Jose Antonio Zulaika Xeyeko kidearekin. (Urolako AEK)

Urolako AEK-k Xeyeri honako esker mezu hau igorri dio, 24. Korrikaren eraginez, atletismo taldeak Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dataz aldatzeko prestutasuna izan duelako. 

Irailean jakin genuen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia martxoaren 28an egingo zela, eta, era berean, 24. Korrika ere egun horretan bertan pasatuko dela Azkoititik eta Azpeititik. Zuen berria irakurri eta berehala jarri ginen zuekin harremanetan, konponbide bat bilatu nahian; asko eskertzen dizuegu hasiera-hasieratik erakutsi zenuten prestasuna. Korrikak berarekin urduritasuna dakar, eta une horretan izan zenuten jarrerak asko lasaitu gintuen, oso garrantzitsua izan zen guretzat. Data aldatzeko inongo arazorik ez zenuten jarri zuentzat kalterako bazen ere, eta berehala hasi zineten hori aldatzeko lanean.

Babestuta sentitu gara, herriko eragileok bat egin dugu, eta, garrantzitsuena, euskara ardatz hartuta bidelagun izan gara. Hemendik aurrera ere izango gara, hor izango gaituzue zuen egunean!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide