'Avatar: fuego y ceniza', 'Zootrópolis 2' eta 'A Fidai Film' asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 7a

'A Fidai Film' filmaren irudietako bat. (Zumzeig)

Zapatutik asteartera bitartean emango dituzte hiru film horiek, Baztartxo antzokian. Ohiko ordutegietan izango dira emanaldiak han: helduen film komertziala zapatuko nahiz igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan emango dute; haurren filma igandeko 20:00etan; eta Zinetogramen zineforum saioa, astearteko 20:00etan izango da.

Avatar: fuego y ceniza, Zootrópolis 2 eta A Fidai Film filmak emango dituzte asteburuan, Baztartxon. Zapatutik asteartera bitartean emango dituzte hiru film horiek herriko antzokian. Avatar: fuego y ceniza filma, zapatuko eta igandeko 19:30ean, eta asteleheneko, ikuslearen eguneko, 20:00etan emango dute. Haurrentzako Zootrópolis 2 filma, berriz, igandeko 17:00etan eskainiko dute. Eta Zinetogram taldeak antolatutako A Fidai Film filma zineforuma, berriz, astearteko 20:00etan ikusi ahal izango da. 

Avatar sagaren hirugarren lana da Avatar: fuego y ceniza filma. Errautsen herria aurkezten du, eta bertan bizi diren Na'vi klana. Talde hori ez da horren baketsua, eta bere helburuak lortzeko beharrezkoa badu, batzuetan indarkeria ere erabiliko du, baita beste klan batzuen aurka bada ere.

Zootrópolis 2 filmak, bestalde, Judy eta Nick lagunen istorioa kontatuko du. Bikotea Zootopiara iritsiko da; ugaztunen metropolia hankaz gora jarri duen narrasti misteriotsu baten pistaren atzeko protagonistak dira bi horiek. Kasua konpontzeko, Judyk eta Nickek hiriaren ustekabeko zati berrietara joan beharko dute.

A Fidai Filmek, bestalde, Israelen eta Palestinaren arteko gatazka kontuak ditu hizpide. 1982ko udan kokatuko da filma, Israelgo armadak Beirut inbaditu zuen garaian. Sasoi hartan, Palestinako Ikerketa Zentroari eraso egin zion Israelek, eta aurkitutako artxibo osoa ostu zuen. Artxiboan zeuden, esaterako, Palestinako dokumentu historiko gehienak. Hori premisa gisa hartuta, A Fidai Filmek lapurreta horri aurre egiteko kontra-narratiba bat sortu nahi izan du, Palestinako historiaren memoria lapurtuak erreklamatzea eta berrezartzea helburu duen zine-sabotaje gisan bat aurkeztuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide