Urteko lehen elurteak Azkoitia ere zuritu du

Ane Olaizola

Zurituta esnatu dira Azkoitiko txokoak, goizaldean elurra mara-mara egin ondoren. Goizak aurrera egin ahala, haizea nagusitu da, eta pixkanaka urtzen ari da elurra. 

Zurituta esnatu da Azkoitia, Euskal Herriko beste hainbat txoko bezala. Goizaldean mara-mara egin du elurra, eta askoren ezusterako, elur geruza mardula ikusi ahal izan da goizean goiz herriko errepide eta bideetan, teilatuetan eta ibilgailuetan; zer esanik ez, berriz, inguruko mendietan. Ordea, goizak aurrera egin ahala, haizea eta euria nagusitu dira, eta pixkanaka urtzen ari da. 

Euskalmetek abisu horia ezarri du elurragatik arratsaldera arte. Oraingoz, ez du eragozpenik sortu Azkoitiko errepideetan, eta Azkarate mendatean ere katerik ez da behar gidatzeko; dena den, han tentuz gidatzeko dei egin du Segurtasun Sailak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide