Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo du datorren larunbatean Bilbon, 17:00etan Casillan hasita. Hara joateko autobusa aterako da Azkoititik, eta zerbitzuaz baliatu nahi dutenek Zurt tabernan eman beharko dute aurrez izena —urtarrilaren 7a, asteazkena, da horretarako azken eguna—.
Herritarrek Julio Urkixo etorbideko geltokian hartuko dute autobusa, 15:15ean, eta mobilizazioa amaitzean hartuko dute etxerako bidea.