Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatuta, boxeo eta K-1 borroka kirolen entrenamendu saioa egingo dute etzi, zapatua, Elkargunean (11:00). Gazte asanbladakoek azaldu dutenez, maila guztietara doitutako saioa egingo dute.
AGAk bihar, ostirala, itxiko du entrenamendurako izena emateko epea. Horretarako, hiru modu dituzte parte hartu nahi dutenek: Dean eta Tta-kun tabernetako zerrendak beteta, AGAri Instagramez mezua bidalita edota online galdetegia beteta. Izen-abizenak zehaztu eta entrenamendu saioa egin ahal izateko material propioa ba al duen adierazi beharko dute partaideek; izan ere, AGAk adierazi du mugatuta dutela materiala.