Kakueta mendira igota agurtu dute urtea dozenaka mendizalek

Ihintza Elustondo 2025eko abenduaren 31

Ohitura bilakatu den moduan, urteko azken eguna mendian igaro dute hainbat azkoitiarrek, Anaitasuna mendi bazkunaren deiari erantzunez. Trikitilariak arduratu dira giroa alaitzeaz.

Urteko azken eguna mendian igarotzeko gonbidapena egin zien Anaitasuna mendi bazkunak herritarrei, eta hainbat lagun animatu dira hitzordura. Ohi bezala, Kakuetara irteera egin dute gaur goizean, eta txangoa alaitzeko, trikitilariak ere izan dira.

09:00etan abiatu dira mendizaleak Balda plazatik, eta oinez egin dute Kakuetako tontorrerako bidea. 10:30ak aldera, argazkia atera dute gurutzean, eta Berastegiko bordara joan dira segidan. Han, trikitilariak arduratu dira giroa alaitzeaz, eta hamaiketakoa ere eskaini dute antolatzaileek, debalde. 

(Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide