Floreaga ikastetxeak dohaintzan eman ditu Gabonetako zozketako sariak

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 30a

Itsaskiak zozketatu ohi dituzte Floreagakoek. (Pixabay)

Irabazlerik ez denez agertu, ikastetxeko guraso elkarteak dohaintzan eman ditu sariak. Alai Batzari eta Azkoitiko Caritasen janari zerbitzuari eman dizkiote sariak.

Floreaga ikastetxeak Gabon gauean plazan egin zuen itsaskien eta otarrearen zozketa. Ordea, ikastetxearen Elkarrekin guraso elkarteak jakinarazi du ez dela irabazlerik agertu, eta horrenbestez, sariak dohaintzan ematea erabaki dute. Alai Batza aisialdi elkartearen eta Azkoitiko Caritasen janari zerbitzuen lana eskertu nahi izan du guraso elkarteak; itsaskiak eman dizkiete Alai Batzakoei, eta otarrea, Caritasekoei. 

15.756 zenbakidun txartela duenari egokitu zitzaion saria, eta 08.678 zenbakia izendatu zuten ordezko. Dena den, ez da bi zenbakien jaberik agertu. Elkarrekin guraso elkarteak "penaz" hartu du saria zozketaren irabazleari ezin eman izatea. Nolanahi ere, eskerrak eman dizkiete zozketan parte hartu duten herritar guztiei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide