Gutuna

Eskerrak auzokideei eta suhiltzaileei

Beristain baserrikoak 2025eko abenduaren 30a

Suhiltzaileak Beristain baserrian lanean. (Iosu Iriondo)

Beristain baserrikoek beren esker ona helarazi nahi izan diete beren auzokideei eta suhiltzaileei, joan den igandean baserrian piztu zen sutean haiek erakutsi zuten jarreragatik. Honako gutun hau bidali dute Gukaren erredakziora:

Gure eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu auzokideei eta suhiltzaileei sutearen egunean egindako lanagatik. Egoeraren aurrean erakutsitako lankidetza, erantzukizuna eta profesionaltasuna ezinbestekoak izan ziren gertakaria modu egokian kudeatzeko. Zuen konpromisoa eta laguntza eredugarriak izan dira, eta horregatik, esker ona helarazi nahi dizuegu. Mila esker, emandako babesagatik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide