Aizkolarien eta harri jasotzaileen lanak uztartzen dituen Kirol Herri txapelketa azken txanpan sartu da, eta bihar, asteazkena, banakako finalak jokatuko dituzte. Urte amaieran Asteasun (Gipuzkoa) egin ohi den herri kirol jaialdiaren barruan izango dira lehiak, 17:00etan hasita, Usarrabi pilotalekuan.
Txapelketaren finalean da Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarra. Hark arerio izango ditu bihar Mikel Larrañaga azpeitiarra, Xabier Zaldua eta Hodei Ezpeleta Bihurri. Aizkolariek 60 ontzako lau enbor eta 54 ontzako sei enbor ebaki beharko dituzte.