Banatu dute Holz Und Blech jaialdikoek Gabonetako zozketako saria

Andoni Elduaien

Urzelai, ezkerrean, eta Segui, eskuinean. (Holz Und Blech)

429 zenbakia suertatu zen irabazlea, eta hura Urzelaik zuen. Irabazleak 500 euroko diru saria eta produktuz betetako saskia jaso ditu antolatzaileen eskutik.

Aimar Urzelaik irabazi du Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdiaren antolatzaileek Gabonen bueltan egindako zozketa. 500 euroko diru saria eta produktuz betetako otarrea jaso ditu Urzelaik Antton Segui antolatzailearen eskutik. Gabon egunean egin zuten zozketa Holz Und Blechekoek, eta 429 zenbakia suertatu zen irabazle. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide