Musika bandaren doinuak, urte zaharra agurtu aurretik

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 30a

Musika bandakoak, iaz, Kontzejupean. (Udala)

12:15ean hasita eskainiko dute musika bandakoek urteko azken emanaldia, Kontzejupean. Artista eta konpositore ezagunen doinuak plazaratuko dituzte haiek. 

Azkoitiko Musika Bandak Urtezahar eguneko kontzertua eskainiko du bihar, asteazkena, Kontzejupean. 12:15ean hasita, hainbat konpositore ezagunen melodiak joko dituzte herriko musikariek, hala nola Jacob de Haan, Paul Lavender, Lantz Unanue eta Johann Strauss sortzaileena. Herritarrek 2025. urtea musika doinuekin agurtzeko beta ezin hobea izango dute, hala. 

Hona hemen biharko kontzertuaren egitaraua:

  • Ross Roy (Jacob de Haan).
  • The lion King (Paul Lavender).
  • Feelin' good (Michael Bublé).
  • The 80’s (John Higgins).
  • Coco (Eduardo Moreno).
  • Tapia ta Leturia (Lantz Unanue).
  • Radetzky martxa (Johann Strauss).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide