Azkoitia eta Azpeitia arteko Beristain baserrian piztutako sua kontrolpean dute suhiltzaileek

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 28a

Su hartu duen Munategiko baserria. (Iosu Iriondo)

Sutea piztu da gaur arratsaldean Azkoitia eta Azpeitia arteko Beristain baserrian. Suhiltzaileak eremuan lanean ari dira oraindik, baina sua kontrolatzea lortu dutela jakinarazi du Udaltzaingoak.

Sua piztu da gaur arratsaldean Beristain baserrian, Azkoitia eta Azpeitia artean. Ertzaintzak 16:50ean jaso du abisua eta, jakinarazi duenez, baserriaren teilatuak hartu du su, eta ez da zauriturik egon. Suhiltzaileak eremu horretara joan dira eta sua kontrolatzea lortu dute, Azkotiko Udaltzaingoak berretsi duenez. Hala ere, arriskua erabat ezabatu arte lanean jarraituko dute suhiltzaileek.

Sutea bizi zegoen momentuan Iosu Iriondok hartu dituen irudiak dira honakoak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide