Duela 42 urte, 1983ko abenduaren 19an, Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldeak (GAL) lehenengo hilotza utzi zuen. GALeko mertzenarioek Ramon Oñederra 'Kattu' tiroz hil zuten egun horretan, 23 urteko azkoitiarrak lan egiten zuen Kayetenia ostatuan, Baionan (Lapurdi).
Geroztik, denborak ez dezan gertatu zena lausotu, Kattu oroitzeko ekitaldiak egin dituzte Azkoitian urteurrenero, eta gaur, beste urte batez, loreekin apaindu dute eliz atariaren ondoko monolitoa.
Xake memorialaren 41. edizioa
Xake zalea zen Kattu, hori dela eta, lore eskaintzarekin batera, haren omenezko xake txapelketa antolatzen du urtero Anaitasuna-Kakute taldeak. Aurten, lehiaketaren 41. edizioa jokatu dute gazteek, eta Nikolas Riestrak, Ibai Gallastegik eta Mikel Saenzek osatu dute podiuma.
Txapelketa jokatu ostean, Katturen senide eta gertukoek nahiz xake jokalariek sari banaketa eta hamaiketakoa egin dituzte Errexil tabernan.