Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa izango da bihar

Maddi Txintxurreta

Iaz euskal presoen eta iheslarien alde egin zen manifestazioko irudia. (Iraia Oteiza)

Azkoitiko Sarek euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa deitu du biharko, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die. 18:30ean plazatik hasita, herriko kaleak zeharkatuko dituzte.

Urtea itxiko duen egunean, Azkoitiko Sarek antolatzen duen ohiko mobilizazioa itzuliko da herriko kaleetara. Hain zuzen ere, euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu du erakunde horrek biharko, asteazkena, Ezin da gehiago luzatu lelopean. 18:30ean hasiko da mobilizazioa plazan, eta herriko kaleak gurutzatuko dituzte.

Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete Azkoitiko Sarekoek, baita urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestaziora joateko gonbita luzatu ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide