Hilaren 19an 42 urte bete ziren GALen mertzenarioek Ramon Oñederra Kattu hil zutenetik Baionako Kayetenia ostatuan, azkoitiarrak lan egiten zuen tabernan. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehen hilketa izan zen Katturena. Urteurrenaren harira, ohiko moduan haren oroimenezko ekitaldiek hartuko dute herria bihar.
Anaitasuna Kakute xake klubak antolatuta, Kattu Xake Memoriala izango da. 10:00etatik aurrera xake partidak jokatuko dituzte Kultur Etxearen hirugarren solairuan. Horrez gain, lore eskaintza egingo dute 12:30ean, parrokiaren ondoko monolitoan.