Extincion, Frontera eta Bugonia filmak emango dituzte datozen egunetan Baztartxo antzokian. Frontera haurrentzako pelikula igandeko 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan emango dute, eta Extincion filma, berriz, zapatuan 17:00etan. Asteartean, 20:00etan, zineforum saioa egingo dute Bugonia pelikularekin.
Superheroien zalea den gazte batek arriskuan dagoen tigre batekin josten duen harremana du hizpide haurrentzako Extincion filmak. Malasian ekoitzitako ikus-entzunezko horrek erreskate misio baten kontakizuna du oinarrian.
Frontera-k, aldiz, gerra garaiko Europa du eszenatoki. Francok muga ixten die naziengantik ihesi dabiltzan juduei, eta Pirinioetako mugaren aduanan, Manel Grauk desobedientea izatea erabakitzen du.
- Zientzia fikziozko pelikula da Bugonia. Konspirazioekin tematuta dauden bi gaztek enpresa ezagun bateko zuzendaria bahitzen dute, konbentzituta daudelako estralurtarra dela.