Kattagorri arte eskolako ikasleek egindako lanen erakusketa ireki dute Portaleburun

Maddi Txintxurreta

Kattagorri arte eskolaren erakusketa baten artxiboko irudia.

Gaurtik datorren urtarrilaren 6ra arte ikusi ahal dira zentroko ikasleek egindako lanak plazako erakusketa aretoan.

Kattagorri Artea zentroko ikasleek egindako askotariko lanekin erakusketa irekiko dute gaur Portaleburu aretoan. Margolanak, marrazkiak edota eskulturak jarri dituzte ikusgai.

Urtarrilaren 6ra arte egongo da martxan erakusketa, astegunetan 18:00etatik 20:00etara irekiko dituzte ateak; larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara. Aldiz, abenduaren 25ean, 31an eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide