Urtea amaitzeko, Kakuetara irteera antolatu du Anaitasuna mendi bazkunak

Maddi Txintxurreta

Mendizale talde bat Kakuetako gurutzean. (Anaitasuna MB)

09:00etan Balda plazatik abiatu eta Kakuetako tontorrera joango dira abenduaren 31n mendizaleak. Berastegiko bordan trikitilariak izango dira eta hamaiketakoa eskainiko dute, debalde.

Urteko azken eguna mendian igarotzeko gonbidapena egin die Anaitasuna mendi bazkunak herritarrei. Ohi bezala, Kakuetara irteera antolatu du, eta txangoa alaitzeko, trikitilariak ere izango dira.

09:00etan abiatuko dira mendizaleak Balda plazatik, eta oinez egingo dute Kakuetako tontorrerako bidea. 10:30ak aldera, argazkia egingo dute gurutzean, eta Berastegiko bordara joango dira atzetik. Han, trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz, eta hamaiketakoa ere eskainiko dute antolatzaileek, debalde. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide