Azkoitiko KZguneak prest ditu 2026ko urtarrilean Elkarguneko egoitzan eskainiko dituen ikastaroak. Bideokonferentzia bidezko nahiz urruneko ikastaroak eskainiko dituzte KZguneko hezitzaileek datorren hilean, eta dagoeneko ireki dute ikastaro horietan izena emateko aukera.
Hona hemen KZgunean irailean euskaraz emango dituzten ikastaroen zerrenda:
- Adimen artifiziala, Chat GPTa eta haren alternatibak
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Urtarrilaren 13an eta 14an, 18:00etatik 20:00etara.
- Zure bidaia planifikatu
- Bideokonferentzia.
- Lau ordu.
- Urtarrilaren 22an eta 23an, 09:00etatik 11:00etara.
- Lehenengo pausoak marketin digitalean
- Urrunekoa.
- Hogei ordu.
- Urtarrilaren 7tik 23ra.
- Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian
- Urrunekoa.
- Hamar ordu.
- Urtarrilaren 19tik 28ra.
Izena emateko moduak
KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 19 telefonora deituta edota webgunearen bidez.
- Telefonoz deitu 943-02 36 19 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
- KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
- KZgunean izena eman (KZguneko erabiltzaile egitea).
- Webgunearen bidez formakuntzaren batean izena eman.