Barakaldoko hilketa matxista deitoratzeko elkarretaratzea deitu du gaurko Itaiak

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 22a

Hilketa matxista bat gaitzesteko Itaiak deitutako elkarretaratze baten artxiboko irudia.

Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean, elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etarako Itaiak, Barakaldoko hilketa matxista gaitzesteko.

Gaur, astelehena, Azkoitiko plazan mobilizatzera deitu du Itaiak, Barakaldoko (Bizkaia) hilketa matxista aho batez gaitzesteko. 19:00etarako deitu du elkarretaratzea, Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean

Igande goizean 54 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten Barakaldoko etxebizitza batean, eta gauean gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, autopsiaren lehen emaitzek baieztatu dute emakumea bortxaz hil zutela, eta indarkeria matxistatzat hartu du hilketa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide