'Zerua lapurtu dute' ikuskizunak jendetza eraman du Baztartxora

Julene Frantzesena

Pailazoak atzo arratsaldeko emanaldietako batean.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore nahiz Birtxi pailazoek bi emanaldi eskaini zituzten atzo arratsaldean Azkoitian. Kantu eta dantza, haurrek eta gaztetxoek gogotik gozatu zuten.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore nahiz Birtxi pailazoek Zerua lapurtu dute ikuskizuna taularatu zuten atzo arratsaldean Baztartxo antzokian. Bi saio eskaini zituzten horiek, haurren eta gaztetxoen gozamenerako. Ikuskizun berria Katxiporretaren azken lanaren emaitza da; ikuskizuna ez ezik, disko-liburu bat ere kaleratu baitu, Aranzadi zientzia elkartearekin batera. Kantu eta dantza, haurrek gogotik gozatu zuten emanaldiarekin, baita ez hain umeek ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide